Laser Ken S.A. 1990. urtean sortu zen, metalaren industriarentzat konponbide azkarrak eta eraginkorrak eskaintzeko.
Laserra tresna malgu gisa erabiliz, jakintza eraginkortasunez kudeatuz eta giza talde eraginkor baten bitartez, prezio, epe eta kalitate onena lortzen dugu xafla-transformazioko lan guztietan.
Etengabeko hobekuntzan, giza talde osoaren lanean eta gure bezeroen leialtasunen oinarritu gara (bezero horiek gabe, ez genuke proiekturik ondo gauzatuko), eta horri esker nagusi gara merkatu nazionalean.
Etengabeko hobekuntza hori are gehiago nabarmendu zen 2007. urtean, Usurbilgo (Gipuzkoa) egoitza nagusian instalazio modernoenekin ekipatutako produkzio-lantegi berri bat ireki genuenean.
Lan-plataforma berri horren gainean eutsiz eta hobekuntzarako etorkizuneko inbertsioekin lagunduz, lehen eguneko ilusioarekin edo ilusio handiagoarekin ere betetzen dugu gure bezeroei zerbitzurik onena emateko erronka.